Vasco Navarro trena Arrasaten
“Vasco Navarro “ izeneko trena 1918ko otsailaren 15ean iritsi zen Arrasatera eta 1919ko irailaren 3an Mekolaldera (Bergara). Historia iturri batzuek diote trena 1917ko abenduaren 22an iritsi zela. Trenak zerbitzua ematen jardun zuen 1967ko abenduaren 31 arte.
1918ko otsailaren 15ean “Vasco navarro trena” izenekoa Arrasatera iritsi zen. Aurreikusita zegoen Lizarra-Gasteiz-Durango trenbidea egitea, baina azkenean Lizarra-Gasteiz–Mekolalde izan zen.
1882ko maiatzen 12an Espainiako Gobernuak onartu zuen linea egiteko proiektua, eta finantzatzeko, Ingalaterrara jo zuten, eta han sortu zen “the Anglo Vasco Navarro Railway Company limited” elkartea proiektuaren exekuzioa egiteko.
1887an hasi ziren obrak eta 1889ko otsailaren 17an Gasteiz-Gatzagain trenbide zatia inauguratu zen.
Enpresak hondoa jo zuen eta obrek ez zuten aurrera jarraitu.
Linea finantzatzeko, trena pasatzen zen herriei finantzazioa eskatu zieten. Arrasatek 160.000 pezeta eman zuen; diru kopurua ardoaren gaineko zergaren bidez lortu zuen. 1887ko maiatzaren 15ean indarrean jarri zen eta litroaren prezioa 0´14 pezetatik 0´19 pezetara pasatu zen, eta 20 graduko edari alkoholdunak 0´38tik 0´50era. Udalak, ikusita obrak geldi zeudela, aplikazio hori bertan behera utzi zuen 1890ean.
1906an sortu zen Union Cerrajera, eta lantegiak Arrasaten eta Bergaran zituenez, Union Cerrajerak interes handia zuen linea bukatu zedin, eta 1912an erabaki zuen linearen finantzazioaren zati bat bere gain hartzea.
1914an Eduardo Dato diputatuak diputazioen finantzazioa lortutakoan, erabaki zuten trenbidea Gatzagainetik Mekolalderaino (Bergara) egitea (1919/09/03an iritsi zen hara).
Tren horretako hainbat lokomotora bataitu zituzten “Gipuzkoa”, “Mondragon”, “Laurak bat” izenekin.
Geltokia (gaur egungo INEMeko egoitza) egiten ari ziren bitartean, geltokia Union Cerrajeraren ate nagusian egon zen.
Trenak izen asko izan zituen, eta Nafarroan, Araban eta Gipuzkoan izen desberdina zeukan :“el anglo”, “el vasco”, “el trenico”, ”tren cangrejero”, “tren de los montañeros”, “el transarlabaniano”.
Aldaketa handia ekarri zuen trenak Arrasateko bizimoduarentzat; batetik, trenbidea egiteko obretan ibilitako hainbat langile bertan gelditu zirelako eta, bestetik, trenaren bidez, herrira kanpotik langile asko bertako lantegietara etorri zirelako. Trenez, gazteak hurbiltzen ziren inguruko herrietako jaietara, Gasteiza eta itsasertzera.
Lineak ustiakuntza ratio ona bazuen ere, Feve erakundeak erabaki zuen linea ixtea 1967/12/31n.
Eskoriatza, Aretxabaleta, Arrasate, Oñati eta Bergarako alkateek erabaki horren aurkako jarrera hartu zuten, eta trenbidearen errailak ez kentzeko eskatzeaz gain, Espainiako Obra publikoetako Ministerioari eskatu zioten tren zerbitzuan hobekuntzak egiteko eta berriro martxan jartzeko.
Udalek, Caja Laboralek eta Compañia de los Ferrocarriles Vascongados SAk lankidetza hitzarmen bat sinatu zuten Ministerioarekin negoziaketan jarraitzeko, eta azterketa ekonomikoa egin zuten zehazte aldera zer aukera zegoen trenbidea errekuperatzeko.
Gaia osoko bilkuretara eraman zuten eta hainbat bilera izan zituzten Madrilgo Ministerioarekin, baina alferrik izan zen, eta linea desmuntatzeko agindua berretsi zuen Ministerioak 1968. urtean.
Trenaren hainbat argazki zahar jaso ditugu hemen.
Trenbidea (linea) hauxe zen:
KM. |
|
GELTOKIA |
1 |
|
LIZARRA |
3 |
|
ZUBIELKI |
7 |
|
ZUFIA |
12 |
|
MURIETA |
15 |
|
ANZIN |
20 |
|
ACEDO |
26 |
|
ZUÑIGA |
29 |
|
KANPETZU |
35 |
|
ANTOÑANA |
39 |
|
ATAURI |
42 |
|
MAEZTU |
47 |
|
LAMINORIA |
51 |
|
ULLIBARRI -JAUREGI |
54 |
|
GAUNA |
56 |
|
ERENTXUN |
61 |
|
ANDOLLU (Estibalizko monasteriora joateko linea) |
63 |
|
ABERASTURI |
65 |
|
OTAZU |
68 |
|
OLARIZU (Geltoki intermodala) |
69´3 |
|
GASTEIZ IPARRA |
71´3 |
|
GASTEIZ HIRIA |
76´9 |
|
DURANA (GERALEKUA) |
78´8 |
|
ERRETANA (GERALEKUA) |
82´5 |
|
URBINA (GERALEKUA) |
84´9 |
|
LEGUTIO (GERALEKUA) |
87´5 |
|
LANDA (GERALEKUA) |
89´6 |
|
LEINTZ GATZAGA (GATZAGAIN) |
91´3 |
|
LEINTZ GATZAGA (GERALEKUA)) |
97 |
|
MARIN |
103´3 |
|
MAZMELA |
108´4 |
|
ESKORIATZA |
111´8 |
|
ARETXABALETA |
116´3 |
|
ARRASATE |
120´2 |
|
ELORREGI (LOTURA OÑATIKO LINEAREKIN) |
123´4 |
|
BERGARAKO LABEGARAIAK |
125 |
|
BERGARA |
128´8 |
|
BERGARA (MEKOLALDE) |
|
|
|
|
|
OÑATIKO LINEA |
0 |
|
ELORREGI |
3 |
|
ZUBILLAGA-MAGDALENA (GERALEKUA) |
5´1 |
|
SAN PEDRO (GERALEKUA) |
6´6 |
|
OÑATI |
Bidegorriak / Bide berdeak
Vasco navarro trena zerbitzutik kendu zuten 1968ko urtarrilaren 1ean, eta Debagoienean Idarreta/La Bergaresa enpresa hasi zen autobus zerbitzua ematen.
Denbora aurrera joan ahala trenbideak joan ziren desmuntatzen, eta herriak handitu ahala, kasu batzuetan, bide ibilbide horiek desagerrarazi zituzten, beste batzuetan errepide bihurtu edo ibilbideak babestu zituzten bide moduan utziz.
Leintz bailarako herriak komunikatzeko, ibilbide aproposa izan da vasco navarro trenaren trenbidearen trazatua, eta Eskoriatzatik Arrasateraino nahiko ondo mantendu zen, baina Arrasaten hiriak irentsi zituen hainbat zati, nahiz eta zati batzuk gero bidegorri bezala errekuperatu diren.
Eibar-Gasteiz (hasieran Maltzaga-Urbina) autobidearen proiektua hasieratik oso eztabaidatua izan zen ikuspegi sozialetik, eta 1996. urtean Gesalibarren hainbat eragile sozial bildu ziren Maltzaga-Urbina autobidearen proiektuaren inguruan eztabaidatzeko eta proposamen partekatua lotzeko (Interbentzio Gune Partehartzaileak-IGP).
Eztabaida mota horren inguruan estatuan egin zen lehendabiziko esperientzia izan zen, eta bertan eragile guztien artean proposamen bat adostu zen:
-Bidesaririk gabeko autobia bat egitea garai hartan zeuden azpiegiturak aprobetxatuz Arlaban mendatea pasatzeko “Zarimuzko saihesbidea” deritzana egitea eta herrietara zihoazen errepideak konpontzea.
Proposamena ez loteslea zen, eta Gipuzkoako Diputazioari helarazi zitzaion, baina hark ez zuen onartu, eta jarraitu zuen autobidearen proiektuarekin.
Geroago, testuinguru hartan, Diputazioa harremanetan jarri zen hainbat talderekin, herrietan sortuak lehengo vasco navarro trenaren trazatua errekuperatzeko eta bidegorriak sortzeko. Bilera haietatik adostu zen tren horren lehengo trazatua ahalik eta gehien bidegorri/bide berde bezala errekuperatuko zela, oinezkoek eta ziklistek erabiltzeko.
a) Eibar-Gasteiz autobidea 2004ko uztailaren 30ean iritsi zen Arrasateraino, eta Bergarara lehenago Eibartik.
b) 2009. urteko maiatzaren 22an autobide zatia zabaldu zen, Arrasate eta Araban Armiñon herria lotzen zituena.
Arrasatetik Oñatira zihoan trenbide zaharrak, bere tunelekin, Arrasateko udalerrian, ezkutuan iraun du hainbat hamarkadatan, baina 2013an Diputazioak bidegorri bat egiten zuen, herritarrek erabiltzeko.
Bergaran Elorregi auzotik Bergaran Osintxu (Mekolalde) auzorainoko trenbide zaharra hainbat zatitan ondo kontserbatu dute bide bezala, Bergarako erdialdeko zatian izan ezik, non azken urteotan bidegorri bezala errekuperatu duten.
Bergarak geltoki bi zituen tren linea biak bertan biltzen zirelako: behekoa, vasco navarrorena, erdialdean bertan, eta goikoa, Donostiara zihoana, mendiaren maldan Antzuolarantz, Zumarragarantz. Trenbide horiek bide bihurtuta ondo kontserbatu dituzte, kasu batean Soraluzeraino eta bestean Antzuolaraino. Antzuolaren kasuan AHTren obren ondorioz trenbide zaharraren zati bat apurtu zen, baina auzolanaren bidez antzuolarrek errekuperatzen dihardute..
Leintz bailarari dagokionez, egiteke dago Eskoriatzatik Gatzagainera/Landara ibilbidea errekuperatzea, eta zati hori errekuperatuz gero, aukera egongo zen bide berdetik, ia osotasunean, Lizarraraino joateko.
Zer dira bide berdeak?
Erabiltzen ez diren trenbide trazadura zaharrak dira, oinez eta bizikletaz egiteko ibilbide motorizatugabe gisa berrerabiltzen direnak. Bide Berdeen diseinuak trenbide trazaduren abantailak aprobetxatzen ditu, eta horien ibilbidean erraztasun eta erosotasun maila handia eskaini eta pertsona guztientzat irisgarritasuna bermatu.
Bestalde, Debagoieneko hainbat herrik beren bidegorri sarea egiten dihardute, eta Arrasatearen kasuan, 2015/2016 denbora tartean Goiru-Takoloren zatia egin da, eta datozen urteotan zati batzuk egingo dira Udalaren Hirigintza Plan Orokorrean onartuak.
Gipuzkoako bidegorrien web orrian hainbat bidegorri jasotzen dira, tartean gure ingurukoak.