ESKOLA AGENDA

Eskola Agenda azala 2020-2021

Eskoletan kultura ondarea trasmititzeko eta eskolako tresna bezala lantzeko helburuz, Udaleko Hezkuntza sailak 2020-2021 ikasturteko eskola agenda argitaratuko du, Txatxilipurdi eta AEDrekin elkarlanean zein ikastetxeetako laguntzarekin, bederatzigarren urtez.

 

Agendaren edukiak eta helburuak dira:

a) Kultura eta hizkuntza transmisioa sustatzea baliabide zuzen edo bitarteko funtzional baten bidez (egunero erabilia izango dena).

b) Eskola agenda batean ohikoak direnak: eskolako ordutegia, ikasleen, irakasleen eta gurasoen arteko komunikazioarako tarteak, eta egunerokoa, asteka eta hilabeteka ikasleek beren jarduna landu eta planifikatzeko.

c) Hizkuntzari dagokionez, bertako euskalkia ezagutarazi eta erabiltzera bultzatzea. Horrekin batera, Arrasateko euskalkian hainbat berba, esamolde zein atsotitz.

d) Arrasateko hamar auzotako baserri desagertuen informazioa ematea. Halaber, auzoetako historia pasarteak irakurgai izango dute irakaslek, ikasleek eta, batez ere, gurasoek.   

e) Jasoko dira ume jokoak, kantak eta herriko jaien inguruan xehetasunak, eta urteko egun erreferentzialak.

f) Agendaren helburua da, oro har, agendaren bidez ere, ikasleengana ez ezik gurasoengana helaraztea.

g) Agendaren edukiak irakasleak ikasleekin lantzea.

h) Agendaren edukiak irakasleak ikasleekin lantzea. Agendak lantzen dituen edukiengatik: informatiboak, funtzionalak eta transmisiozkoak irakasleak ikasleekin lantzea proposatzen da, eta horretarako, agertzen diren hitzen zein esamoldeen inguruan informazioa helarazten zaie ikastetxeei.