Jardueraren deskribapena

Hiru fasetan sailka daiteke:

Jarduera mota: Hitzaldiak, ikasgelako jarduerak, lantegiak...

Metodologia: Hiru fasetan bana daiteke

1) Eskoletako irakasleentzako hezkidetzan prestakuntza ikastaroak antolatzea, Prestakuntza teorikoa emateko hezkidetzan adituak diren aholkulari batzuen bidez baliatu da Udala, 1997. urtez geroztik proiektuaren garapena, Udaleko ekarpenekin, beraien eskuetan izan delarik. (2003-2005 ikasturtean prestakuntza iraunkorrean ikastetxe guztiak izango dira)


2) Ikasgeletan ikasleekin hezkidetza ereduak landu eta abian jartzea. Irakasleek teoria jaso ahala, batez ere bigarren urtetik aurrera modu praktikoan, hezkidetza ereduak etapa desberdinetako Arrasate Herri eskolaren, Institutuaren , Santa TEresa ikastola eta Mesedeetako Andra Mari ikastetxearen ikasgeletan martxan jarri dira. ERedu hauen garapena Hezkidetza aholkulariek jarraitzen dute tutoritza zerbitzuaren bidez.

3) Gurasoak hezkidetzan heztea eta eskoletan lantzen ari diren hezkidetzari buruzko aktibitateak edo proiektua beraiei helaraztea. Harremanetan izanik, hezkidetza boletinak landu eta argitaratzen ari dira, boletin horiek gurasoek etxean jasotzen dituzte beraien seme alabekin batera lantzeko asmoz. Egun, 3 boletin mota egiten dira (LHko 1.zikloko ikasle-gurasoentzako bat, LHko 2. eta 3. ziklokoentzako beste bat eta hirugarrena 3.DBHko 1.ziklokoentzat.

Jarduera garatzeko laguntza: Jarduera garatzeko laguntza: Hezkidetzan espezializatuan bi aditu-aholkurlari eta Urtxintxa enpresa boletinak egiteko eta gurasoentzakoa prestakuntza saioak emateko

Egunak, ordua eta iraupena:

Saio teorikoak ikastetxe-partehartzaileen eskoletan emango dira eta jarduera, fase desberdinetan, 2003ko irailetik 2005eko ekaina bitartean emango dira.