NEGUKO EKINTZA BEREZIAK

Gabonetan ludotekako erabiltzaileek 3 egunetan zehar ekintza bereziak gauzatu dituzte, esaterako: sukaldaritza, erraldoi eta kilikien konpartsara bisita eta azkenik, mendi irteera.

 

Lehen egunean sukaldaritza tailerra burutu genuen, eta bertan taloak egin genituen. Santamasei keinu eginez talo goxoak egin genituen, horrela, goizaz disfrutatzeko aukera ederra izan genuen. 

 

Bigarren egunean, aldiz, Arrasateko erraldoi eta kilikien konpartsara egin genuen bisita. Bertan, konpartsako kideek zenbait azalpen eman zizkiguten eta erraldoiak zein kilikiak probatzeko aukera ere izan genuen. Ludoteka bakoitzak bere txanda izan zuen eta txanda bukatu ostean Zaldibarreko parkean egon ginen, beste ludoteketako erabiltzaileekin batera. Eguraldi ederra egin zuenez, bitegitik zenbait material eraman genuen, hala nola: soka saltoa, margoak, marrazkiak...

Captura 1.PNG

 

Azken egunean, mendi irteera egin genuen, anporretara bidean dagoen basoaz disfrutatzeko aukera ederra izan genuen. 

Captura.PNG