USAETXEN "NATURAZ GOZATZERA" DINAMIKARI HASIERA EMAN DIOGU

2025/03/20
Card image cap
Usaetxeko ludotekan ekintza berri batekin hasi gara, bertan, astean behin natur guneetara joateko ekimena jarri dugu martxan.

Kaixo kaixo Usaetxetik!

 

Martxoa hastearekin batera, ludotekan ekintza berri batekin hasi gara " Naturaz gozatzera" izenarekin. Bertan, astean behin,inguruko natur guneetara joango gara, hala, erabiltzaileek naturaz gozatzeko eta bertako elementuez gozatzeko aukera izango dute.

 

Aurreko astean hasi ginen dinamikarekin nahiz eta eguraldiak ez lagundu. Hori horrela, erguin eskola pareko parke estalira joan ginen eta bertan bera inguratzen duen zelaietan eta zuhaitzetan esperimentatu zuten. Haurrak oso gustora ibili ziren, gainera, ludotekatik zenbait material eraman genituen, hala nola: harriak margotzeko rotulkiak, palak, lupak... 

IMG-20250312-WA0021.jpg

Dinamika honekin hastea erabaki dugu, "berdean hezi" filosofia oinarritzat hartuta eta kontsiente garelako naturak pertsonengan eragin positiboa daukala. Gogotsu gaude ekimen honekin jarraitzeko eta bere fruituak emateko!

IMG-20250312-WA0013.jpg

Besarkada bat Usaetxetik!!