USAETXEKO ESPAZIOAREN ANTOLAKETA ALDATU DUGU!

2024/04/18
Usaetxeko ludotekan haurren beharrak asetzeko asmoz, ludotekaren berrantolaketa gauzatu dugu

Hiruhileko berriarekin batera Usaetxeko ludotekan aldaketak egiteko griña piztu zaigu. Izan ere, hezkuntza ez formalean eraldaketak egitea ere beharrezkoa da haurren beharrei eta interesei erantzun ahal izateko.

1713449720116.jpg

Hori horrela, aldaketa hau burutzeko haurren beharrak kontuan hartu ditugu, hauek ez oztopatzea oinarri izanik. Azken finean, haurrak direlako ludotekari bizia ematen diotenak eta horren protagonistak. 

1713449720133.jpg

Aldaketak erantzun positiboa izan du ludotekako erabiltzaileen artean eta hau kontuan izanik aldaketak mantentzea erabaki dugu. Gainera, aldaketa hau aprobetxatuz, gune aktiboan material berriak izango ditugula aipagarria iruditzen zaigu, hala nola: espalderak, boulder txiki bat… Baina ez hori bakarrik! Haurren parte hartzearekin batera lasai txokoa antonduko dugu paretak margotuz eta material berria eskainiz. 

1713449720141.jpg

 

1713449720153.jpg

Aldaketa horiek sakonago ezagutu eta disfrutatu ahal izateko, gerturatu zaitezte ludotekara!!!!!