URRIA OKENDON!
2024/11/15Kaixo kaixo Okendotik!
Urrian ekintza ugari egin ditugu Okendoko ludotekan:
Eguraldi eguzkitsua aprobetxatuz, ikasturteko lehen hilabete hauetan Okendoko ludotekatik sarritan atera gara kanpora. Izan ere, gure ludotekan ez dugu kanpo espazioan ibiltzeko aukerarik eta herrian jolaserako naturgune zoragarriak ditugu.
Haurrek natur elementuekin jolasteko aukera izateaz gain, esploratzeko zein esperimentatzeko aukera izaten dute.
Gainera, urriaren 22an Arrasateko errekara jaitsi ginen, bertako inguruak garbitu eta gure herriko erreka gertutik ezagutzera. Erreka zaintzearen inguruko lanketa ere egin dugu ludotekan.
Urriarekin batera, Kukumarru gure laguna izan dugu gure ludoteka zaintzen.
Gaba baltza ospatzeko askotariko ekintzak egin ditugu. Hasteko, urriaren 22an kukumarruren ipuin kontaketa entzun genuen, gainera, ludotekako hezitzaile batek akordeoiarekin girotu zuen kontaketa.
Urriaren 24an sukaldaritza tailerra egin genuen ludotekan eta kalabaza madalena goxoak prestau genituen.
Bestalde, urriaren 29an itzalekin jolastu genuen ludotekan. Ludotekako erabiltzaileek kartulinekin formak egin zituzten eta ondoren, itzalekin jolasteko aukera izan zuten. Zeinen ondo pasa genuen!
Gaba Baltzari amaiera emateko, urriaren 31an Arimen Biltzarra ospatzera atera ginen kalera.
Zuk ere Arrasateko ludoteken parte izan nahi baduzu, gerturatu Okendo, Usaetxe edo Santamainara.