UDABERRIKO OPORRAK ETA GERO BUELTAN GATOZ!
2021/04/15Kaixo kaixo okendotik!
Dagoeneko igaro dira udaberriko oporrak, eta berriz ere gogo handiz ireki ditugu ludoteketako ateak!
Oporraldietan egin ohi dugun bezala, oraingoan ere, ekintza ezberdineak eskaini ditugu, aurtengoan bi egitarau ezberdin proposatuz. Alde batetik, 3-9 urteko haurrentzako egitaraua, eta bestetik, 9-12 urteko gaztetxoentzako egitaraua.
Txikienek, hiru ekintzatan parte hartzeko aukera izan dute. Apirilaren 7an, Musakolako balkoira txangoa egin genuen. Askorentzat ezezaguna zen Arrasateko txoko polit hau bisitatu genuen, bertan hamaiketakoa egin eta lagun giro polita sortu zen. Primeran pasa genuen natur gune honetaz gozatuz!
Apirilaren 8an, Okendon, kimika oinarri hartuta, esperimentuen ginkana bat gauzatu genuen, non esperimentu ezberdinekin txundituta geratu ginen!
Azkenik, Apirilaren 9an, Sukaldaritza saioak burutu genituen ludoteka bakoitzan. Pizzak, napolitanak,... prestatu genituen guztion artean. Janari guztia ederra irten zen!
Nagusienek berriz, bi ekintzataz gozatzeko aukera izan zuten. Apirilaren 8an, egun osoko irteera egin genuen Besaideraino. Ludoteketan geratu ginen eguna handik abiatzeko. Udalaraino egin genuen lehen zatia. Bertan, hamaiketakoa egin eta piskat jolastu eta gero, Besaideraino jarraitu genuen. Helmugara iritsita, lagun artean eta naturan bazkaldu genuen, indarrak hartu eta berriz Arrasatera itzultzeko.
Apirilaren 9an, iluntzeko ekintza burutu genuen. Arratsaldeko seietan bildu ginen Usaetxeko ludotekan, bertatik Erguineko Gazte Txokora abiatu, eta pizzak prestatu genituen afari-meriendaz gozatzeko. Ilunkarari bukaera borobila emateko, auzoan zehar jolasak egin genituen. Asko gazatu genuen guztiok!
Oporraldia igarota, berriz ere ireki ditugu ludoteketako ateak, lagun artean goizatzeko gogo handiz!