SANTAMAINAKO URTEURRENA OSPATU DUGU

2024/05/30
Card image cap
Aurten ere , hirugarren hiruhilokoarekin batera, Santamainako ludotekako urteurrena ospatu dugu jai giroan.

Kaixo kaixo Santamainatik!

Urtero lez, azken hiruhilekoarekin batera iritsi zaigu gure ludotekako urteurrena ospatzeko ordua.

Horretarako, lehenik eta behin, ludotekako erabiltzaileekin asanblada bat egin genuen, urteurrenean ze ekintza egin nahi zituzten denon artean adosteko.

Behin ekintzak adostuta, sukaldaritza saioa egin genuen egun horretarako, denontzako gaileta goxo goxoak egiteko.

WhatsApp Image 2024-05-30 at 16.37.20.jpeg

Eguna iritsi zenean, txoko ezberdinak antolatu genituen, hala nola, aurpegi margoketarako txokoa, mural margoketa eta just dance. Horretaz gain, eguraldi eguzkitsuari esker kanpo espazioaz gozatzeko aukera paregabea ere izan genuen.

WhatsApp Image 2024-05-30 at 15.59.31 (2).jpeg

WhatsApp Image 2024-05-30 at 15.59.31 (3).jpeg

WhatsApp Image 2024-05-30 at 15.59.31.jpeg

Beste ludoteketako haurrak iritsi zirenean, festari hasiera eman genion eta gure erabiltzaile nagusienen laguntza izan genuen ekintza ezberdinak aurrera eramateko.

Arratsaldea borobiltzeko, guztion artean prestatutako jaki goxo goxoak dastatzeko tartea hartu genuen.

WhatsApp Image 2024-05-30 at 15.59.31 (1).jpeg

Oso arratsalde polita izan zen eta izugarri gozatu genuen!