Santa Marina mugimenduz lepo!!!

2019/11/21
Card image cap
Eguraldi aldaketarekin haur ugari dator azkenaldian

Kaixo kaixo Santamañatik!!!

Eguraldi euritsuarekin eta hotzarekin batera, ortua alde batera utzi eta barruko espazioan murgildu gara azken hiru asteetan. Eguraldi aldaketa hauekin geroz eta gehiago gara Santa Marinan, haur berri ugarik eman dute izena eta. ONGI ETORRI GUZTIOI!!!!

Hala ere, ez dugu kanpo espazioa ahaztu, ortuko proiektuarekin jarraituz, eguraldi ona datorrenerako dena prestatzen ari gara. Horretarako, haurrekin parte hartze saio bat jarri dugu martxan, ortuko zati batean zer eduki gura luketen jakiteko. Hori aurrera eramateko, horma irudi txukun bat egin dugu, eta aste bian bakoitzak gura adina ekarpen egingo du.

Erabakia gurea ere badelako!

 

 IMG 20191121 WA0008[1]            IMG 20191121 WA0013[1]

 

Bestalde, barruko espazioari zuku handia ateratzen ere bagabiltza: mozorroak, parkour, mahai jolasak, liburuen txokoa, futbolina…

 

 IMG 20191121 WA0015[1] IMG 20191121 WA0011[1]

 

                                      IMG 20191119 180127[1] 

Azkenik, ekintza berezi bat ere egin genuen nagusienen interesetatik abiatuz: SUKALDARITZA. Izan ere, hezitzaileok ludotekako erabiltzaileen bidelagun izanik, ahalegintzen gara haien gurariei eta interesei erantzuten.

Ekintza honetan ludotekako haur guztiek hartu zuten parte eta arratsalde ederra pasatu genuen pizza goxoak dastatzen.

 

 

 IMG 20191112 174542[1]  IMG 20191121 WA0002[1]

 

 

Izango duzue Santamañakoon berri!!!!! Bien bitartean ONDO ONDO PASAU!!!!!!