TXANGOA SAN KRISTOBALERA!
2019/05/31Ate irekiak ospatzeko, San Kristobalera joan gara naturaz gozatzen!
Kaixo kaixo Okendotik:
Eguzkiaren presentzia aprobetxatzeko asmoz, erabaki dugu hil honetako ate irekiak San Kristobalen pasatzea. Haurren interesetatik abiatutako ekintza izan da, izan ere, erabaki dugu asanblada bitartez haurren nahiak jaso eta bertara joatea.
Monterron parkea oso ondo ezagutzen dugu eta naturarekin mantentzen dugun harremanari jarraipena emanez, berriro ere San kristobalera joan gara irteeran haurrek naturan jolastu dezaten. Bide ederra dago bertara heltzeko, eta haurren esploratzeko beharra asebete dugu.
Ederto pasatu dugu arratsalde honetan, talde bikaina elkartu gara, eta elkarri lagunduz goraino iritsi gara!!