KOMUNIKAZIO EZ BORTITZA

2021/02/04
Card image cap
Txatxilipurdik Komunikazio Ez Bortitza, Bizi-Hizkuntza bat liburua argitaratu du. Marshall B. Rosenberg psikologoaren liburua euskaraz eskuragarri dago jada.

Kaixo kaixooo Okendotik!!!

Txatxilipurditik azken urteetan Komunikazio Ez Bortitza eguneroko jardunean txertzeko apostua egin du, zerbitzuan bai barne mailan. Horretarako, lan taldeko kideok Nerea Mendizabal, Euskal Herri mailan KEBen erreferenteak eskainitako formakuntza ezberdinak jaso ditugu eta euskarri ezberdinak sortuz metodologia hau gure jardunean aplikatu dugu komunikazio eraginkorragoa sustatzeko.

KEBari esker, hezitzaileok egoerak modu objetiboago batean aztertzeko estrategiak eskuratu ditugu, epaiak alde batera uzten saiatuz. 

haurrek beraien behar eta sentimenduak identifikatzeko aukera daukate. KEBari eskaintzen diogun txokoa baliatuz, haurren garapen prozesuan eta autoerregulazioan aurrera pausoak egiten ditugu.

ludotekako egunerokotasunean KEBa erabiltzeak onurak ekarri ditu harremanetan zein komunikatzeko eran, testuinguru osasuntsu bat eraiki eta tentsioen eta gatazken kudeaketan askotariko konponbideak eskainiz. 

Jendarte eredu inklusibo eta kohesionatuagorako bidean edozein pertsonarentzat tresna paregabea dugu KEB. Liburua eskuratzeko, Txatxilipurdiko bulegoarekin harremanetan jar zaitezkete.

Zurea eskuratu eta goza ezazu!