Kaixo kaixo Santamainatik!
2020/12/17Kurtsoa bukatzear dagoen honetan bagatoz gure azken berriekin! Azkenaldian gelditu ere egin gabe ibili gara Ludotekan: Euskararen egunerako mural erraldoiak egin, eskulan ezberdinak, musikaren jolasak, koltxoneta erraldoian ibili eta zirkuituak egin… Eta, hortaz gain, hezitzaile berri bat gurekin dagoela ere jakinarazi nahi dizuegu!
Badira pare bat aste Garazi joan zenetik eta haren ordez, Itsaso etorri da gurera. Oso gustura aritzen gara berarekin jolasean eta beti dago prest gure nahi eta beharrak entzuteko. ONGI ETORRI ITSASO!
Euskararen Eguna zela eta (abenduak 3), Arrasateko Euskaraldiak antolatutako ekintzatxora hurbildu ginen. Bertan, herriko norbanako eta beste eragile batzuk egin zuten legez, guk ere gure aletxoa jarri genuen. Horretarako, mural polit batzuk egin genituen: aldarrikapenez eta kolorez beteak. Gustura aritu ginen imaginazioa martxan jarri eta mural erraldoiei gure koloreak ematean.
Gainera, egunean bertan, guk geuk eraman genituen gure artelanak eta Euskararen Plazan erakusgarri jarri genituen.
Hortaz gain, egunerokoan, ekintza ugari eginez igarotzen ditugu arratsaldeak: esne pote birziklatuekin karterak eginez, koltxoneta erraldoietan gure indarrak neurtuz, beheko parkera jaitsi eta jolas ezberdinak eginez etab. Aspertzeko denborarik ere ez dugu izaten!
Neguko oporretan deskantsatzeko eta indarrak hartzeko tartea hartuko dugu Santamainako kideok. Baina, ekintza berezietan elkartuko gara: Altxorraren bila erraldoia, Atxalde Gazta baserrira irteera eta Arrasateko kiliki eta erraldoien konpartsa bisita. Ziur gaude ederto ibiliko garela!
Bitartean, asko zaindu eta, ahal den neurrian, disfrutatu oporrak!