HAURREN ETA NERABEEN ESKUBIDEEN NAZIOARTEKO EGUNA

2024/11/21
Card image cap
Okendon haurren eta nerabeen eskubideen nazioarteko eguna aldarrikatu dugu.

Kaixo kaixo Okendotik!

 

Asteazkenean, azaroaren 20an, Haurren eta Nerabeen Eskubideen Nazioarteko eguna izan zen. Egun honetan, haur eta nerabeen giza eskubideak eta horien duintasuna aldarrikatzen da. Hori horrela, Okendon ere, aldarrikapen honetara gehitzea erabaki genuen. 

 

Hasteko, asanblada txiki bat egin genuen, eskubideen inguruko hausnarketa bultzatzeko. Okendoko haurrek gaiaren inguruan zituzten ideiak entzun eta jaso genituen, eta ez ziren gutxi izan!

 

Ondoren, eta guztion akordioz, mural bat egin genuen. Ludoteka barruan jarri dugu, erabiltzaile zein gurasoen begi bistara. Mural honekin haur eta nerabeen eskubideen garrantziaren inguruko hausnarketa bultzatu nahi dugu, bai eta eskubide hauek betetzearen garrantzia. 

 

IMG_5254.jpg

 

IMG_5248.jpg