HASI DUGU URTEA USAETXEN!
2022/01/13Kaixo kaixo Usaetxetik!!!
Urte berriarekin batera, iritsi da Arrasateko Ludotekak berriro ere irekitzeko unea. Aurten, gainera, aldaketa txiki batekin gatoz gure ludotekan: hezitzaile berria dugu! Itsasok gero arte esan digu eta Inesa etorri da gurera. Zorte on abentura berrietan Itsaso eta ongi etorri Inesa!
Gainera, neguko oporretatik bueltan, sorpresa gehiago ere aurkitu ditugu ludotekan: Olentzero eta Mari Domingiren opariak!!! Ilusio handiz zabaldu ditugu opariak asanbladan eta astean zehar hauek estrenatzen aritu gara.
Azkenik, gabonetan ekintza bereziak egin genituen: sukaldaritza, mendi irteera, zaldiekin egindako tailer emozionala, kustomizazio tailerra eta jolas erraldoiak! Ederto ibili ginen gainontzeko ludoteketako lagunekin batera urteari amaiera emateko.