ESKULANAK LUDOTEKAN
2025/01/30Azken asteetan hainbat eskulan egin ditugu Okendoko ludotekan!
Kaixo kaixo Okendotik!
Bigarren hiruhilekoarekin batera, hainbat eskulan egin ditugu Okendoko ludotekan. Hasteko, Urtarrilak 24an ate irekien kontura, pegatina tailerra egin genuen. Haurrek asko gozatu zuten haien marrazkiak pegatina bihurtzen. Begira zeinen politak geratu ziren!
Bestalde, ludotekako sormen txokorako apaingarri berriak sortzen hasi gara. Neguan gaudenez, elur malutak sortu ditugu. Urtero aldaketekin batera, sormen txokoko apaingarriak aldatzen joateko asmoa dugu.
Zuk ere Arrasateko Ludotekak ezagutu nahi badituzu gerturatu zaitez Usaetxe, Santamaña edo Okendora!