EMAKUMEEN AURKAKO INDARKERIAREN EGUNA

2019/11/28
Azaroaren 25an emakumeen aurkako indarkeriaren egunari merezi duen garrantzia eman genion ludoteketan.

Jakin badakigu emakumeen aldeko aldarrikapena eguneroko gauza dela, indarkeria matxista egunerokotasunean ematen baita. Bortxaketak, hilketak zein eraso fisiko eta berbalak uneoro bizi dugun sistema heteropatriarkatuan ohikoak dira. Kontuan izan da matxismoa sisteman erreproduzitzen dela haurrekin lanketa sakonagoa egitea beharrezkoa da.

Hori dela eta azaroaren 25 ean haurrekin asanbladan bildu eta emakumeon eskubideen inguruan mintzatu ginen. Horretarako "derrigorrez muxurik ez" ipuina kontatu genien bertan beraien burua maitatu behar dutela eta dituzten nahiak errespetatu behar dutela azalduz. Hori horrela, ezetz esaten ikastea ezinbestekoa da gure eskubideak aldarrikatuz eta berritasunean oinarritutako gizarte bat eraikiz.

Esandakoaz gain, hiru ludotekok pankarta bat egin genuen hausnartutakoa bertan irudikatuz eta ludoteka kanpoan erakutziz. Libre izateko dugun armarik zorretzena gure artean babestea eta hezkuntzaren bitartez dugun sistema matxista aldatzea da. GORA BORROKA FEMINISTA!