EKINTZA BEREZIAK OKENDON

2024/05/16
Card image cap
Azken asteetan ekintza ugari egin ditugu okendon!

Kaixo kaixo Okendotik!

 

Okendoko ludotekan azken asteetan ez gara gelditu eta ekintza ezberdinez gozatzeko aukera izan dugu. 

Apirilaren 23an, kustomisazio tailerra egin genuen Okendoko ludotekan eta koloretako poltsa ederrak sortu genituen, zeinen artistak gure ludotekako haurrak!

 

IMG_20240423_174537_HDR.jpg

Apirilaren 30ean, sukaldaritza tailerra egin genuen eta txokolatezko napolitana  goxo goxoak jan genituen.

 

Aurreko astean, eguraldi ona aprobetxatuz, herriko txoko askotarikoetan ibili ginen kanpo espazioaz gozatzen. Astelehenean eta ostiralean Monterronera joan ginen, izan ere, asko gustatzen zaigu bertan jolastu eta natur guneak eskaintzen dituen aukerak aprobetxatzea. Asteazkenean berriz, Musika Eskola alboko parkera egin genuen txangoa. 

IMG_20240510_180131_HDR.jpg

 

Atzo, sukaldaritza tailerra eraman genuen aurrera, izan ere, gaur Santamainako urteurrenera eramango ditugu. Oloarekin eta platanoarekin egindako gailetak prestatu genituen, benetan itxura ederra dutela!

 

IMG_20240515_185204_HDR.jpg

Zuk ere ludoteken parte izan nahi baduzu, gerturatu Okendora, Usaetxe edo Santamainara!