EKINTZA BEREZIAK

2021/03/16
Card image cap
Udaberriko oporrekin batera, badatoz ekintza bereziak!

Kaixo kaixo familia!

Arrasateko ludotekok, Udaberriko oporretan zenbait ekintza berezi antolatu ditugu. Bi planteamendu ezberdin egongo dira, alde batetik 3-9 urte bitarteko haurrentzat eta bestetik 9-12 urteko gazteentzat.

Txikienekin, Apirilaren 7an musakolako balkoiara joango gara, Apiraren 8an, kimikarien eskutik, esperimentuen ginakana dibertigarri bat egingo dugu eta azkenik, Apirilaren 9an sukaldaritza tailerra egingo dugu.

Nagusienekin aldiz, Apirilaren 8an  egun guztiko irteera bat egingo dugu Besaidera eta Apirilaren 9an afari-merienda egingo dugu, sorpresa batekin gainera!

Izena emateko, Usaetxe, Okendo zein Santamañako ludoteketara gerturatu beharra egongo da, Martxoaren 16tik 23ra bitartean. Plaza mugatuak egongo dira.

Hortaz animatu eta parte hartu! Aukera paregabea da oporraldian gozateko!