OKENDOKO URTEURRENA

2024/03/08
Card image cap
Okendo ludotekaren 21. urteaurrena ospatu dugu.

Gaur Okendo ludotekaren 21. urteurrena ospatu dugu eta Santamañako eta Usaetxeko haur zein hezitzaileak ere gerturatu dira. Eguraldi txarra egingo zuela pentsatu dugunez, urteurrena ludoteka barruan ospatzea erabaki dugu eta denetariko ekintzak izan ditugu: Aurpegi margoketa, mural erraldoia, jolas erraldoia, musika, merendola...

IMG_20240307_175002_HDR.jpg

Gaurko egunean 80 lagun elkartu gara eta beste ludoteketatik beraiek sukaldatutako janaria ekarri dute. Honetaz gain, aiapatzekoa da ere okendoko erabiltzaile zaharrenak egun hau aurrera ateratzeko izan duten jarrera, txatxilipurdiko petoak jantzi eta aurpegi margoketarako eta janaria banatzeko ardura hartu dute.

IMG_20240307_174144_HDR.jpg

Giro polit eta atseginean pasatu dugu arratsaldea. Eskerrik asko Usaetxe eta Santamaña okendora hurbiltzeagatik! Gora Arrasateko ludotekak! eta gora gu! gaiztoak izan!

 

IMG_20240307_182120_HDR.jpg