BADATOZ NEGUKO EKINTZA BEREZIAK!
2023/12/14![Card image cap](https://www.arrasate.eus/eu/udala/udal-sailak/gazteria/ludotekak-bloga/bloga/badatoz-neguko-ekintza-bereziak/@@images/5c4711aa-ce1a-4d11-a2ea-533db30159a6.jpeg)
Urtero bezala, abenduko oporrekin batera, badatoz ludotektako ekintza bereziak.
Kaixo kaixo Santamañatik!
Aurten ere gabonetan ekintza bereziak izango ditugu ludoteketan.
- ABENDUAK 26: Sukaldaritza tailerra ludoteketan 10:30etatik 13:00etara.
- ABENDUAK 27: Musakolako balkoira irteera, eguraldi euritsua eginez gero, sormen tailerrak egingo ditugu ludoteketan. Hau ere, 10:30 etatik 13:ooetara bitartean izango da. (Haur Hezkuntzako haurren kasuan, heldu batek lagunduta etorri beharko dira.)
- ABENDUAK 28: Pelikula emanaldia, 17:00etan hasi eta 19:30ak arte.
- ABENDUAK 29: Gasteizko izotz pistara irteera, 9:30etatik 13:30etara bitartean.(Haur Hezkuntzako haurren kasuan, heldu batek lagunduta etortzea gomendatzen da.
Izena emateko azken eguna, abenduaren 18, astelehena izango da. Interesa izanez gero, hurbildu ludoteketara.
Animatu zaitezte!