Aneren agurra

2024/02/29
Card image cap
Ostiralean Aneren azkeneko agurra izan zen Santamainako ludotekan, Okendoko ludotekara baitoa.

Kaixo kaixo Santamainatik!

Ostiral arratsaldean, Aneren agurra ospatu genuen ludotekan, izan ere, hemendik aurrera Okendoko ludotekan egongo da hezitzaile lanetan.

Haur zein hezitzaileok, agur xume bat egin genion eta horretarako txokolate beroa dastatzeko eta jaki ezberdinak jateko aukera izan genuen.

WhatsApp Image 2024-02-29 at 16.06.12.jpeg

Haurrek pena handiz hartu zuten arren, agur polita eta hunkigarria izan zen eta Ane marrazki ugariz eta bihotza maitasunez beteta agurtu zuen Santamainako bere etapa.

WhatsApp Image 2024-02-29 at 16.06.13.jpeg

Zorte on etapa berrian Ane! Asko maite zaitugu!