Zer da Haurren Kontseilua?

Pertsona ororen gaitasuna eta aniztasuna ditu oinarri, eta hazkuntza pertsonal eta kolektiborako elkarrekin izan eta egiteko beharra dugula sinesten du. Gure hazkuntza osasuntsua eta jasangarria izan dadin beraz, begirada “metro hamarrera” jaitsi behar dugula dio, inor begi-bistatik galdu ez dezagun.

Zergatik haurrekin?

 

  1. Eskubidea delako: Haurrek eskubidea dute eurengan eragina duten gaietan parte hartzeko.
  2. Gaitasuna dutelako: Haurrak gai dira, pertsona oro bezala.
  3. Behar dugulako: Helduen ohiko ereduak alternatibak behar dituelako.

 

Bideoa: UmHerri14 Jardunaldietako Ikastaroan zehar, Francesco Tonucci-k azaldutako Haurren Hiria proposamenaren laburpena.

Iturria: IkasIngurune Komunitarioen Laborategia - UmHerri

Informazio gehiago eskuratzeko, kontsultatu: www.lacittadeibambini.org.

 

Haurren Hirien Sarea

 

Haurren Hirien Sarea, 2014ean Innobasque-k eta HerriLaborategiak elkarlanean sustatutako proiektua da.

Gure inguruan, Tonucciren Haurren Hiria proiektuak proposatzen dituen parametroen araberako ekimenak garatzen ari diren edo garatu nahi dituzten komunitateen sarea da.

Abiapuntu bezala, gure herri eta hirien berezitasunei egokitu daitezkeen 2 ekimen proposatzen ditu sareak:

  1. Haurren Kontseilua: Alkatetzaren kontsultarako organoa da; hiria eta tokiko kudeaketarekin zerikusia duten gaiei buruzko bere ikuspegia eskaintzen dio.
  2. Eskolara lagunekin: Umeei herrian mugitzeko autonomia itzultzeko udal apostua da. Espazio fisikoa berrikusi eta herritarren arteko harreman modu berriak bultzatzeko aukera da.

 

Arrasate Haurren Hirien Sarearen parte da.

Informazio gehiago hemen.

 

Haurren Kontseilua

 

Esan bezala, Haurren Kontseilua udalerriko alkatetzaren aholkulari organo izaera duen haur-taldea da. Hiria eta tokiko kudeaketarekin zerikusia duten gaiei buruzko bere ikuspegia eskaintzen dio alkatetzari, honela, pertsona nagusiei herrian egon daitezkeen arazoei buruzko aholkuak eta proposamenak emanez.