Ur parkearen diseinuan laguntzen

2018/11/29
Card image cap

Aurrekoan plenoan egon ginenean, Maria Alkateak aurreratu zigun Arrasateko Udalak ur-parke bat egiteko asmoa duela eta honi buruz hitz egiteko aukera izango dugu oraingoan.

Hirigintza Sailean ur-parkearen proiektua prestatzen hasi dira eta lan honetan Haurren Kontseiluaren ikuspegia kontuan hartu nahi dute. Gure ideiak eta beharrak garrantzitsuak dira ur-parkearen diseinua hobetzeko. Horregatik, Juan Antonio Urdangarin arduraduna saiora etorri da eta daukaten informazio guztia eman digu: kokapena, funtzionamendua, jolas posibleak, azalpen teknikoak,... eta zalantzak argitu ondoren horren gainean lanean aritu gara Kontseiluan.

Ur-parkea zelan erabiliko genukeen imajinatu dugu, inguruko belardian ze gauza jartzeko beharra egon daitekeen... eta Udalari pasatzeko proposamen batzuk jaso ditugu.

 201

202

204