Kirol proposamenak Arrasateko kaleetan
2019/04/30“Kirola herriko parke eta kaleetan" gaia aukeratu genuenetik hainbat ideia bururatu zaizkigu eta hauei buruzko ikerketatxoak ere egin ditugu.
Saio honetan aurretik egindako lana errepasatu eta proposamenak biribiltzen aritu gara. Laster Alkatearekin egongo gara eta gure ideiak aurkezteko prestaketa egin dugu.
Alkateari 4 proposamen zehatz aurkeztea erabaki dugu: pump truck pista, parkour zirkuituak, bizikletaz mugitzeko sistema eta herriko parke eta plazen mapa umeentzat. Hurrengo saioan proposamenei buruz xehetasun gehiago emango dugu.
A!... eta azkenik... eskerrik asko gure inkesta bete zenuten 212 pertsonei! Erantzun asko jaso ditugu eta asko poztu gara! Arrasaten kirol asko egiten dugula ikusi dugu erantzunetan.