Kirol instalakuntzak hobetuz
2022/02/10Saio honetan kirol instalakuntzak landu genituen. Kirol instalakuntzen inguruko hausnarketan murgiltzeko Uarkapera joan ginen saio honetan!
Horretarako, gonbidatu berezi bat izan genuen gurekin: Aztikerreko Xabi. Saio honetan 3 taldeetan banatu ginen eta hainbat galderetatik abiatu ginen kirol instalazioen inguruan hausnartzeko: non egiten dugu kirola? Zeintzuk dira ezagutzen ditugun instalazioak? Nola sentitzen gara bertan egotean? Norekin joaten gara? Ba al dago hobetu behar den zerbait? Nola?
Musakola, Iturripe eta Uarkape landu genituen. Hainbat hobekuntza azaleratu ziren funtzionamenduarekin zein konpontzeko dauden gauzekin zer ikusia zutenak.
Azkenik amankomunean jarri genuen taldean landutakoa eta elkar agurtu genuen!