Haurren Kontseiluko 8.edizioa hasi da!

2023/10/30
Card image cap
Pasa den urriaren 30ean Arrasateko Haurren Kontseiluaren 8.edizioaren lehenengo bilera ospatu zen, Uarkape frontoian.

Lehenengo saio honetan, Haurren Kontseiluko kideei ongi etorria eman eta  elkar ezagutu zuten jolas ezberdinen bitartez, izen dantzaria eta pilotaren bitartez beste jolas bat. Ostean, saioen egituraren hiru blokeen azalpena egin zitzaien: Haizeak astindu, lurra erein eta suaren bueltan. Hori eta gero taldean erabiliko diren rolen azalpena egin zen eta barneratzeko rolen lasterketa jolasa egin zen eta hobeto ezagutzeko eta rolak praktikatzeko barraskiloaren jokoa.

Azkenik, taldean hitz egindakoa elkarbanatu eta banaka Arrasaterekin lotutako ametsak eta desioak idatzi zituzten.

Saio honen bukaeran Txatxilipurditik Txikilandiako arduradunak gerturatu ziren haurren ekarpenak jasotzeko.

Aurrera!

23-24-1-2