Aurtengo gaia definitzen

2022/12/15
Card image cap
Pasa den abenduaren 15ean Arrasateko Haurren Kontseiluaren hirugarren saioa izan genuen ludotekan

Hirugarren saio honetan, helburu ezberdinak genituen: kontseilukideen gaiak edo erronkak garatzea, definitzea eta ondoren bozkatzea.  Saioan zehar ariketa ezberdinak proposatu ziren, hausnarketarako eta taldean lan egiteko balio izan zutenak. Aurreko saioetan bezala, hiru blokeak martxan jarri genituen, eta baita rolak ere.. Gauzak horrela, gai ezberdinak mahai gainean jarri ziren, eta kontseilu kideak beraientzat interesgarrienak zirenak bozkatu zuten. 

 

Bagoaz!