Aurkezpena herriko plazan
2021/06/28Pasa den ekainaren 7an Arrasateko Haurren Kontseiluaren azken bilera ospatu zen.
Azken saio honetan, taldeak ikasturtean zehar garatutako proposamenak aurkeztu ditu Udaletxeko plazan. Aurkezpen honetan Alkatea eta zinegotzia gurekin izan ditugu, eta haiekin partekatu dira, batetik, aurtengo bi proposamen nagusiak: Umeen bozketa sistema eta Mahai jokoa; eta bestetik, taldeko kideen proposamen zehatzen edo ideien beste sorta bat, "Ideia-tenderete" gisa azaldu dutena.
Proposamen nagusiek oso harrera ona izan dute, eta Ideia-tenderetearen proposamen guztiek feedback-a jaso dute. Ondoren, alkateak eta zinegotziak orlak edo diplomak banatu dizkiete Haurren Kontseiluko taldekideei, eta ondoren ikasturte amaierako merendola ospatu genuen.