Argiak, kamera eta …
2022/03/04![Card image cap](https://www.arrasate.eus/eu/udala/udal-sailak/gazteria/haurren-kontseilua/bloga/argiak-kamera-eta/@@images/e7e78570-65cc-4ff3-a37e-c21fc9e4ef2e.jpeg)
Aurten lortu dugu helduen aurrekontu parte-hartzaileetan umeek eta gazteek bozkatu ahal izatea -umeen eskaera izan zena-. Une garrantzitsu honen berri emateko zinemagileak bihurtu ginen egun batez!
Denetarik izan genuen gure produkzioan: soinu teknikariak, kamerak, zuzendari laguntzaileak eta aktoreak. Kulturateko liburutegia eta BAZa izan ziren bideoaren eszenatoki.
Zer, nola, non eta zertarako bozkatu gure hitzekin kontatzea erabaki genuen, pertsona guztientzako: umeak, gazteak zein helduak, irisgarria izan zedin!