5. Kontseilua
2025/04/08
Borobilean goxo eseri ostean, kontseilura ongi etorria eman, aurreko saioa errepasatu eta goizak izango duen egitura azaldu dugu. Bide batez, Zer moduz nator? erronda egin dugu talde egoeraren berri izateko.
“Predator” jolas dinamikarekin hasi dugu saioaren lehengo atala. Jarraian, Kulturolako espazioan zehar ibilaldia egin dugu bertan dauden kultur elkarte ezberdinak ezagutzera emanez.
Gaurko atsedena Kulturolako barne espazioan egin dugu, Ttakun txalaparta elkarteko lokalean hain zuzen ere, hau horrela, hamaikakoa jan bitarte perkusio tresna ezberdinak ezagutzeko aukera izan dute.
Ostean, saioaren bigarren zatiari ekin diogu. Gaurkoan, Karmelo udal kultur teknikaria gonbidatu dugu eta San Juan jaietako egitarauan inguruan aritu gara berarekin. Haurrek egitarauari ekarpenak egiteko asmoz, entzute dinamika bat antolatu dugu hiru taldetan banatuz eta hiru txokotan antolatuz. Lehengo txokoan, San Juan jaietan egiten diren ekintzetatik gehien eta gutxien gustatzen zaizkienak aipatu dituzte. Bigarren txokoan, egitarauan faltan botatzen dituzten ekintzen inguruan aritu dira eta azken txokoan berriz, Eguzkilaru egunari ekarpenak egiteko aukera izan dute.
Saioarekin amaitzeko, haur bakoitzari kontseiluko koadernoa banatu diogu. Bertan, norberak saio bakoitzaren kronika zein balorazio egiteko aukera izan du, modu librean. Azken bost minutuak koaderno hau osatzen eman ditugu.