4. Kontseilua

2025/03/14
Card image cap
Arrasate berdetzeko entzute saioa egin dugu. Egungo Arrasateren diagnosia egin eta etorkizuneko Arrasaten naturak izan behar duen presentziaren inguruan aritu gara.

Borobilean goxo eseri ostean, kontseilura ongi etorria eman, aurreko saioa errepasatu eta goizak izango duen egitura azaldu dugu. Bide batez, Zer moduz nator? erronda egin dugu talde egoeraren berri izateko.

Jarraian, aurreko saioan 9-12 urte bitarteko aurre-nerabeei zuzendutako aisialdi zerbitzuaren inguruan landutakoaren hustuketa egin dugu. Honen helburua aurreko saioan talde txikietan landutakoa talde handira itzultzea izan da. Kideek eskertu dute informazio guztia jasotzea eta ez da ekarpen berririk egon.

Atsedenera joan aurretik, saioaren bigarren zatiko bisitaren berri eman dugu eta bidez batez, atal horretarako beharrezko diren rol zein taldeak antolatu ditugu.

Gaurko atsedena Kulturolako kanpo zein barne espazioan egiteko aukera eskaini dugu beharren arabera, taldea bitan banatuz.

Ostean, saioaren bigarren zatiari ekin diogu. Horretarako LUR estudioko Jone eta Luciaren bisita izan dugu. Harrera egin ostean, Jonek hitza hartu du eta Arrasate berdetzeko egingo dugun entzute dinamika azaldu digu. Behin azalpena emanda, hiru taldetan banatu gara eta euskarri ezberdinak zein gometxak erabiliz, egungo Arrasateren diagnosia egin dugu herriko kale, berdegune, ibai, gune gris eta eraikuntzak aztertuz. Ondoren, etorkizuneko Arrasaten naturak izan behar duen presentziaren inguruan aritu gara. Ariketaren amaieran, ez da taldeen arteko elkar jartzerik egon, hala ere, maiatzean gai honen inguruko bigarren saioa izan dugu.

Saioarekin amaitzeko, haur bakoitzari kontseiluko koadernoa banatu diogu. Bertan, norberak saio bakoitzaren kronika zein balorazio egiteko aukera izan du, modu librean. Azken bost minutuak koaderno hau osatzen eman ditugu.

 

4 kontseilua4.kontseilua