1. Kontseilua

2024/12/13
Card image cap
Ikasturteko lehenengo kontseilua izan da gaurkoa. Elkar ezagutzeko tartea hartzeaz gain, elkarbizitza arauak adostu eta Arrasate hobetzeko proposamenak partekatu ditugu.

Biribilean goxo eseri ostean, Kontseilura ongi etorria eman eta goizak izango duen egitura azaldu dugu.

Jarraian, elkar ezagutza dinamika ezberdinak burutu ditugu, hala nola, Zer moduz nator? erronda eta Izenen Erruleta zein Flopi-Flopi jolasak.

Ostean, kontseiluko asanbladetan erabilgarri izango dugun “Sorkutxa” kutxaren materiala zein funtzionamendua azaldu genuen.

Saioaren bigarren atalean, ikasturtean zehar izango ditugun asanbladetarako beharrezkoak izango diren elkar bizitza arauak adosteari ekin diogu, talde txikitan banatuz eta jarraian, talde handian partekatuz.

Atal honekin amaitzeko, denon artean adostutako arau hauek, euskarri batera eraman ditugu arte lan kolektiboa eginez. Denon artean osaturiko euskarri hau, hurrengo kontseilu guztietako erdigunean kokatuko dugu.

Saioaren hirugarren atalean, ikasturtean zehar kontseiluan landu nahi dituzten gaien jasotzea egin dugu bikoteka banatuz eta ostean, talde handian partekatuz.

Saioarekin amaitzeko, Lurrikara jolasa eta Zer moduz noa? erronda egin dugu.

1.kontseilua