Udaberriko oporretako ekintza bereziak!
2025/03/27
Kaixo kaixo!
Bigarren hiru hilekoa luze doa, baina azken txanpa falta zaigu oporretarako!!!
Animoz hartuko dugu apirila eta honekin batera ekintza berezi desberdinak antolatu ditugu!! Arrasaten izango dira batzuk eta beste egun batzuetan kanpora joango gara (hauetarako baimenak beharko dira). Naturaz gozatzeko, lagun berriak egiteko eta gure lagunekin momentu ahaztezinak eta esperientzia berriak bizitzeko aukera izango dugu!!
Hona hemen egun bakoitzeko ekintzak:
- Apirilak 22: Besaidera mendi irteera
- Apirilak 23: Salting Iruña
-Apirilak 24: Zarautzera egun pasa
-Apirialk 25: Hontza X-trem abentura parkea
-Apirilak 26: bizikleta txangoa Garagartzara
-Apirilak 27: txill arratsaldea
Animatuz gero, apirilaren 13a baino lehen izena eman dezakezue sare sozialen bitartez, QR bidez, gaztetxoko zein gaztebulegoan.
Etorri eta parte hartu, ederto pasaukou eta!!