Mozorro
2025/02/25
Asteburuan inauteriak datoz, baina mozorroak prest dituzue?
Askotan azkenengo momentura arte egoten gara zertaz mozorrotu nahi dugun jakin gabe. Agian aurreko urteetako mozorroak dituzu eta ez dakitzu zer egin beraiekin, baina aurten zerbait desberdina jantzi nahi duzu....
Horregatik aukera paregabea daukazue, mozorroak berrerabiltzeko eta trukatzeko MERKATUA egingo dogu eta!
Aste honetan zehar, San Andreseko, Erguineko eta Musakolako gaztetxokoetan mozorro zaharrak utzi ditzakezue (17:00-20:00) eta ostiralean, otsailaren 28an, 18:00-21:00 bitartean, Tren geltokiko gaztelekuan merkatua egingo dugu. Bertan, gustoko duzun beste mozorro bat hartzeko aukera izango duzu!
Animatzen zara zure mozorro zaharrei beste bizitza bat emanez, zuk ere mozorro berria estreinatzera?