Bagatoz bueltan!!
2025/02/19
Badakizue zer diren gaztetxokoak?
Denbora librean dibertitzeko, deskantsatzeko, zure lagunekin egoteko eta beste gazte batzuk ezagutzeko lekuak dira; eta nola ez, denon ametsei forma emateko!
Arrasaten lau txoko dituzu aukeratzeko eta nahi beste aldiz sartu eta irten zaitezke haietatik. Laurak gustuko dituzula? Etorri zaitez ba!
- Erguineko gaztetxokoa: Erguingo jolas parkearen parean dago. Kolorezko adreiluak ditu atarian. Sartu beldurrik gabe! (Erguin kalea,27)
- Musakolako gaztetxokoa: gaztetxoko berria prestatzen den bitartean, auzoko alkatetza ondoko lokal baten biltzen ari gara (Maisu Aranbarri plaza, 3)
- San Andreseko gaztetxokoa: auzoko jolas parkearen parean dago. Atearen gainaldean kartel bat ikusiko duzu. Hortxe gaude! (Kurtzetxiki plaza, 2)
- Erdiguneko gaztelekua: Tren geltoki zaharraren eraikinean gaude, ospital ondoan. Etorri eta hor aurkituko gaituzu! (Nafarroa Etorbidea, 13B)
Animatu eta etorri gu ezagutzera!!
Aurrerago hezitzaileen inguruko berriak, egiten ditugun ekintzak...argitaratuko ditugu!