Aurten be inauteriak ospatuko ditxugu!
2025/02/25
Kaixo kaixo gaztiok!
Zer moduz zabitze?
Gutxi falta da aurtengo inauteriak ospatzeko eta gaztetxokoetatik ondorengo egitaraua proposatzen dogu!
Martxoak 1, zapatuan, 17:00etan Tren geltokiko gaztelekuan elkartuko gara. Mozorrotuta etorri zeikie, baina elkarrekin jantzi nahi izanez gero be, aukera aukiko dogu bertan mozorrotzeko. Gero, 18:00etan Biterira joango gara, "Erronkarnabalak" lehiaketari hasiera emateko. Zer da hau? Inauteriekin lotutako erronka desberdinak bete beharko ditxugu banaka, binaka zein taldeka!! Animatzen zarie?
Eguna ondo amaitzeko, merendola goxua aukiko dogu!
Martxoak, 4, martitzenian, 17:00 Biterin elkartuko gara. Taldekatziak egin eta gero, 17:30etan "Mozorrotuen bila" jolasa hasiko dogu!! Ostian musika eta dantzaz girotuko dogu Tren geltokiko gaztelekua!
Animatu eta gurekin batera parte hartu!!!!