Abizenak euskaraz

Orain dela urte gutxira arte euskara ofiziala ez izateak euskarazko abizenak (Agirre, Artetxe...) gaztelaniazko grafiaz idaztea ekarri du: Aguirre, Arteche... Gaur egun, ordea, abizenen euskal grafia ofiziala da eta, hala nahi izanez gero, aldaketa egitea oso erraza da, ez du inolako arazorik sortzen eta bake epaitegian egin daiteke. Horretarako, nahikoa da bake epaitegira joatea agiri hauekin:

 Arrasaten jaiotakoak:

  • NANaren fotokopia.
  • Eskatzailea ezkonduta badago, bikotearekin batera bertaratu behar da.

 Arrasatetik kanpo jaiotakoak:

  • NANaren fotokopia.
  • Eskatzailea ezkonduta badago, bikotearekin batera bertaratu behar da.
  • Jaiotza-agiri literala (www.justizia.net –en eskuratu daiteke).

 

 Edozein zalantza argitu nahi izanez gero, jarri harremanetan rekin.