Haurdun dauden emakumeak

 

Gure ingurunean egiten diren interbentzio gehienak dira 6-12 urte arteko pertsonentzat, baina guk bide hezkuntza ulertzen dugu adin guztietara zabaldu beharreko hezkuntza dela, betiere pertsona bakoitzaren garapen etapa, errealitate sozial eta ezaugarri indibidualak kontuan harturik. Hori dela eta, gizartearen beste talde batzuetara zabaldu nahi izan dugu bide hezkuntzaren gure proiektua, 3. adinarekin egiten dugun bezala.

Arrasaten haurdun dauden emakumeei zuzendutako interbentzioa sortu dugu, Arrasateko anbulatorioaren eta Debagoieneko Ospitalearen laguntzaz. Parte hartu duten pertsonak egoera pasakor batean daude eta arrisku espezifiko batzuk dituzte trafikoarekin dituzten harremanetan. Arrisku horiek ez izateko, informazioa eman nahi izan diogu arrisku talde horri.

HELBURUAK

Denok dakigu helburuen funtzio nagusia dela finkatzea lortu nahi ditugun helmugak. Horrela, trafiko munduan arrisku handia erakusten duten jarrerak mugatu eta jarrera alternatibo eta seguruak zehaztu eta deskribatuko ditugu, arrisku maila txikitzeko asmoarekin. Dena den, guk sorturiko beste interbentzio guztietan gertatu den bezala, gure azken helburua da GURE EGUNEROKOTASUNEAN TRAFIKOAREKIN DITUGUN HARREMANETAN ARRISKUA SAIHESTEKO, PERTSONEI ELEMENTU KOGNITIBO, AFEKTIBO ETA KONDUKTUALAK EMATEA, BIZITZAREN ETAPA BAKOITZAREN BEREZITASUNAK KONTUAN HARTUZ. Interbentzioarekin beste helburu batzuk ere landuko ditugu.

  • Arriskuaren eta segurtasunaren arteko muga identifikatzea.
  • Autoaren segurtasun sistemez dakigunetan sakontzea.
  • Momentuko legeria aztertzea.
  • Arriskuei aurre egiteko estrategiak garatzea
  • Segurtasuna handituko duten ohiturak finkatzea
  • Autoaren segurtasun sistemen erabilera bultzatzea
  • Arriskuaren prebentzioa sustatzea
  • Trafiko munduan jarrera seguruak sustatzea.
  • Konturatzea gurasoak eurak direla haurraren lehenengo hezitzaileak
  • Konturatzea bide hezkuntza munduan etxetik hasi behar direla lanean


SEGURTASUN UHALEN MAILEGUA

Interbentzio horri jarraiturik egin dugun proiektu bat da. Proiektua sortu dugu haurdun dauden emakumeei, haien egoerak iraun bitartean, ahal den neurrian gauzak errazteko. Gure helburuei jarraiki, autoan ageri diren segurtasun sistemak aztertzerakoan, argi ikusi dugu segurtasun uhalaren erabilerak badituela zenbait arazo haurdunaldian dauden emakumeentzat. Hori dela medio, "Haurdunentzako segurtasun uhalak" (be-safe) izeneko sistema bat ezarri dute merkatuan, segurtasun uhal konbentzionalek emakumeari eta haurrari egin diezaieketen kalterik ez egiteko.

Arrasateko Udalak haurdun dauden emakumeentzako sistema horren mailegu sistema bat sortu du aurten ikasturte honetan. Maileguaren bidez 18 uhal utziko diegu maileguan haurdun dauden emakumeei, haurdunaldiak iraun bitartean. Maileguan parte hartzeko, baldintza hauek bete behar dituzte:

 

1.- Eskatzaileak erroldatua egon behar du Arrasateko Udalerrian.

2.- Maileguak irauten duen bitartean, eskatzaileak izango du gerrikoaren ardura, eta honela, gerrikoa galdu, apurtu edo hondatzen bada eskatzailea izango da erantzulea.

3.- Mailegua egiterakoan 40 euroko fidantza gauzatu beharko du. Fidantza hori bueltatu egingo da gerrikoa itzultzerakoan. Gerrikoak inolako apurketarik edo hondaketarik izanez gero, fidantzaren dirua beste bat erosteko erabiliko litzateke.

4.- Epe barruan itzultzen ez bada mailegua, fidantzako dirua beste gerriko bat erosteko erabiliko da.

5.- Mailegu epea amaitu baino aste bete lehenago, eskatzaileari abisatuko zaio telefonoz, epea amaitzeko zorian dagoela.