Eskolak

 

SARRERA

Ikastetxeetako interbentzioak urtarrila eta ekain bitartean garatzen dira. Arrasateko ikastetxe guztiek hartzen dute parte; Arizmendi ikastolako hiru guneek (Gazteluondo, San Viator eta Santa Teresa) eta Arrasate Herri Eskolak. Gure lanean Lehen Hezkuntzako ziklo guztietara ailegatu gara, bai eta kurtso guztietara ere.

Lehen hezkuntzako lehenengo zikloan ekitaldi bakarreko interbentzioak garatu dira, eta ordubetekoak izan dira interbentzio horiek. Beste maila guztietan, aldiz, hiru orduko interbentzio teorikoa garatu da.

 

POPULAZIOA

Gure populazioa kasu honetan, Arrasateko Lehen hezkuntzako 1. mailatik 6 mailara arteko ikasle guztiek osatzen dute, hau da, gure herriko 6 eta 12 urte bitarteko populazio osoa. Populazio zabal horrek berezitasun propioak ditu; hori dela eta, gure interbentzio guztiek populazioetan oinarrituko dira, euren lana egin ahal izateko.