Idazketa tailerra euskaraz
Idazketa tailerra euskaraz
GELA BAT GEURETZAKOA
Irakaslea: MIREN AMURIZA PLAZA
Gela bat geuretzakoa edo sormenerako espazio bat: gogoetarakoa, idazketarakoa eta elkartrukerakoa. Literaturaz eta hizkuntzaz arituko gara; idazketa prozesuen aurretiko, bitarteko eta ostekoez.
Saioak hilean behin izango dira, otsailetik maiatzera, martitzenetan.
- Otsailak 27, 18:00 - 20:00
- Martxoak 19, 18:00 - 20:00
- Apirilak 9, 18:00 - 20:00
- Apirilak 30, 18:00 - 20:00
Izena ematea urtarrilaren 11tik 25era izango da. Izena eman dezakezu bibliotekan edo web orrian. Plazak mugatuak dira eta zozketa bidez banatuko dira. Lehentasuna izango dute aurreko urtean parte-hartu ez zutenek.
TALDEA BETETA DAGO