Udalaren Plan Orokorraren testu bateratua

 

OHARRA: Dokumentu hau "Arrasateko Plan Orokorraren 6. aldaketa puntuala" dokumentuak aldatu du.

 

2003ko apirilaren 8an Gipuzkoako Foru Aldundiko Diputatuen Kontseiluak behin betiko onarpena eman zion "Arrasateko Hiri Antolamenduko Plan Orokorrari".

Gero, Arrasateko Udalak "Hiri Antolamenduko Plan Orokorraren lehen aldaketa puntuala" tramitatu zuen. Testu hori 2005eko abuztuaren 2an onartu zuen Foru Aldundiko Diputatuen Kontseiluak. Dokumentu horrek 40 esparruri eragin zion.

"Hiri Antolamenduko Plan Orokorraren 2. aldaketa puntuala (AE 80.- ZERRAJERA 2 esparrua)" tramitatu zuen Arrasateko Udalak, ZERRAJERA 2 esparruari eragiten ziona. Espediente hau behin betiko onartu zuen Foru Aldundiko Diputatuen Kontseiluak 2006ko urriaren 3an egindako batzarraldian.

"Hiri Antolamenduko Plan Orokorraren 3. aldaketa puntuala (AE 15.- IBARRETA eta AE 17.-MARKULETE)" Arrasateko Udaleko Osoko Bilkurak behin betikoz onartu zuen 2007ko otsailaren 26an egindako bilkuran.

"Hiri Antolamenduko Plan Orokorraren 4. aldaketa puntuala (AE 111.- BEDOÑA)" Arrasateko Udaleko Osoko Bilkurak behin betikoz onartu zuen 2007ko urriaren 4an egindako bilkuran.

Azkenik, "Hiri Antolamenduko Plan Orokorraren 5. aldaketa puntuala (AE 54.- ESKATU)" Arrasateko Udaleko Osoko Bilkurak behin betikoz onartu zuen 2008ko otsailaren 7an egindako bilkuran.

Aldaketa Puntual horren ostean (bosgarrena), udalak testu bateratua prestatu zuen, aurreko guztiak bateratzen zituena, "Arrasateko Hiri Antolamenduko Plan Orokorraren 5. aldaketa puntualaren osteko testu bateratua", alegia. Dokumentu hau 2008ko otsailaren 7an egindako bilkuran onartu zuen Udaleko Osoko Bilkurak. Onarpen akordioa, hirigintza arauak eta hirigintza fitxak Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu ziren 2008ko apirilaren 23an, 77 zenbakidun aldizkarian.

Webgunean argitaratu da "Arrasateko Hiri Antolamenduko Plan Orokorraren 5. aldaketa puntualaren osteko testu bateratua"ren agiria.

 

Jatorrizko testuaItzulpena
MEMORIA (euskaraz)
(PDF 477 Kb)
MEMORIA (castellano)
(PDF 487 Kb)
NORMATIVA URBANISTICA (castellano)
(PDF 2.22 MB)
HIRIGINTZA ARAUDIA (euskaraz)
(PDF 1.74 MB)
ANTOLAMENDU ESPARRUEN FITXAK (euskaraz) LEYENDAS DE LAS FICHAS GRAFICAS (castellano)
(PDF 55 Kb)
BANAKETA BARRUTIEN FITXAK (euskaraz)
(PDF 1.01 MB)
FICHAS DE LAS AREAS DE REPARTO (castellano)
(PDF 223 Kb)
JARDUERA PROGRAMA (euskaraz)
(PDF 342 Kb)
PROGRAMA DE ACTUACION (castellano)
(PDF 197 Kb)
ESTUDIO ECONOMICO FINANCIERO (castellano)
(PDF 1.09 MB)
PLANOAK LEYENDAS PLANOS GENERALES (castellano)
(PDF 74 Kb)