Europar funtsengan eragina duten iruzur edo irregulartasunen inguruko berri ematea

Europar Batasuneko funtsekin finantzatutako proiektu eta lanekin lotuta egon litezkeen iruzur edo irregulartasunak jakinarazi nahi badizkiguzu, hurrengo formularioa erabili dezakezu.

Formulario hau Arrasateko Udaleko Iruzurraren aurkako Batzordeari zuzenduko zaio, eta honela aurkeztu ahal izango da:

a) Elektronikoki, Udalaren webgunera sartuz eta Hasiera/Udala/Gardentasunaren ataria/Udal planak eta programak/Iruzurraren aurkako plana atalean horretarako prestatutako formularioa betez.

b) Aurrez aurre, elkarrizketa pertsonalaren bidez, Arrasateko Udalaren instalazioetara joanda, eta salaketa jartzeko aurretiazko hitzordua eskatuta, telefono honetan: 943252012

c) Ahoz, 943252012 telefonoan; bertan, gaitutako funtzionariak idatziz jasoko du informazioa.

Salatzaileak hartu izanaren agiria jasoko du posta elektronikoz edo paperean, salaketa-bidearen arabera, salaketa jarri eta gehienez ere 7 eguneko epean.

Salatzaileak identifikatu nahi ez badu, identifikazio-datuak bete gabe bete ahal izango du formularioa, eta web bidez bidali. Nolanahi ere, salatzaileak harremanetarako bitarteko bat eman beharko du, salaketaren ebazpenaren berri eman diezaion, lehenik eta behin, izapidetzea onartu badute, eta, ondoren, ikerketaren emaitzaren berri eman diezaion, gehienez ere 3 hilabeteko epean.

 

Salatzaileak Arrasateko Udalari ez ezik, Iruzurraren kontrako Koordinaziorako Zerbitzu Nazionali (SNCA) ere bideratu ahal izango dizkio Europar Funtsekin finantzatutako proiektuen baitako iruzurraren aurkako salaketak. SNCA Europar Batasunaren finantza-interesak iruzurretik babesteko ekintzak koordinatzeaz arduratzen den organoa da, Iruzurraren aurkako Europako Bulegoarekin (OLAF) lankidetzan.

https://www.igae.pap.hacienda.gob.es/sitios/igae/es-ES/snca/Paginas/ComunicacionSNCA.aspx

PERTSONA EDO ERAKUNDE INTERESDUNAREN DATUAK
PERTSONA EDO ERAKUNDE ORDEZKARIAREN DATUAK
AZALTZEN DU
GERTAKARIEI DAGOKIEN ERAKUNDEAN LAN EGIN DUZU?
IRUZURRA EDO IRREGULARTASUNA EGIN DUTEN PERTSONEN EDO ERAKUNDEEN IDENTIFIKAZIOA
ORGANO KUDEATZAILEA
ESKATZEN DU

DATUEN BABESA: Oinarrizko informazioa

Bildutako datuak SALAKETAK ETA KONTSULTAK izeneko tratamendu-jardueran sartu eta tratatuko dira. Jarduera hori Iruzurraren eta Ustelkeriaren aurkako Udal Bulegoaren Zuzendaritzaren ardurapekoa da (helbidea: Herriko Plaza Nagusia 1, 20500), eta udalari zuzendutako salaketak eta kontsultak kudeatzea du helburu. Kaltetutako pertsonek Bulego horren aurrean baliatu ahal izango dituzte beren eskubideak. Datuen tratamendua interesdunen adostasunaren bidez legitimatzen da. Datuak ezin izango zaizkie hirugarrenei laga, datu pertsonalak babesteko indarrean dagoen araudian aurreikusitako kasuetan izan ezik. Datuak Babesteko Ordezkaritza: P3RSEUS CIBERSEGURIDAD S.L., posta elektronikoa: joserra.concha@p3rs.eus