Auzo alkateak eta auzo batzordeak
Udal eskumeneko gaiak hobeto kudeatu daitezen lortzeko eta lurralde eremu horretan herritarren parte hartzea samurtzeko, kudeaketa deskontzentratuko lurralde organo hauek daude:
- Auzo batzordeak (hiri auzokoak eta baserri auzokoak)
- Auzo alkateak (hiri auzokoak eta baserri auzokoak)
AUZO BATZORDEAK
Hiri auzoetako batzordeak 10 kidek osatzen dituzte, talde politikoek, koalizioek edo hautesle taldeek izendaturik, udal hauteskundeetan lortutako emaitzen arabera.
Auzoan bizi diren auzokideek hautatutako auzo alkateak eta hiru kidek osatzen dute baserri auzoko batzordea.
Auzoetako batzordeek eskudantzia eta eginkizun hauek izango dituzte:
-
Informazioa ematea auzorako interesgarriak diren obra proiektu eta zerbitzu guztiei buruz.
-
Udalari proposatzea auzorako interesgarriak diren obrak egiteko eta zerbitzuak emateko.
-
Auzoko bizilagunen partizipazioa sustatzea auzoko gaiak kudeatzen.
-
Udalak eskatutako gai guztietan informatzea.
-
Udaleko alkateak eskuordetzen dizkion gainerako eginkizunak.
AUZO ALKATEAK
Hiriko auzoetako alkateak hiri auzoetako batzordeek aukeratuko dituzte, kideen artean eta gehiengo soilez. Izendapen hori udaleko alkateak berretsi beharko du.
Baserri auzoetako alkateak auzoan bizi diren auzokideek aukeratuko dituzte. Izendapen hori udaleko alkateak berretsi beharko du.
Auzo alkateek eskudantzia hauek izango dituzte:
-
Auzo batzordeko bilerak deitu eta horietan buru izatea, eztabaidak zuzentzea eta parra eginez gero kalitateko botoaz erabakitzea.
-
Batzordearen akordioak exekutatu eta betearaztea.
-
Baserri bideen eta udal basoen kontserbazioa zaintzea, eta hiri zaintzako zerbitzuak egiten direla eta udal ordenantzak bete daitezen zaintzea.
-
Auzo batzordearen bileretara joatea eta horietan parte hartzea.
-
Udaleko alkateak eskuordetzen dizkion gainerako eginkizunak.
Alkatetza ordezkari berriak hautatzeko partaideen zerrenda
- ERDIALDEKO BARRUTIA
Udal Taldea |
Partaide kopurua |
Partaideen izen-abizenak |
EH BILDU |
6 |
|
ARRASATEKO EAJ-PNV |
4 |
|
SOCIALISTAS VASCOS-EUSKAL SOZIALISTAK |
0 |
|
ELKARREKIN ARRASATE |
0 |
|
- MUSAKOLAKO BARRUTIA
Udal Taldea |
Partaide kopurua |
Partaideen izen-abizenak |
EH BILDU |
5 |
|
ARRASATEKO EAJ-PNV |
3 |
|
SOCIALISTAS VASCOS-EUSKAL SOZIALISTAK |
1 |
|
ELKARREKIN ARRASATE |
1 |
|
- SANTA MARINAKO BARRUTIA
Udal Taldea |
Partaide kopurua |
Partaideen izen-abizenak |
SOCIALISTAS VASCOS-EUSKAL SOZIALISTAK |
3 |
|
EH BILDU |
3 |
|
ARRASATEKO EAJ-PNV |
3 |
|
ELKARREKIN ARRASATE |
1 |
|
- SAN ANDRESKO BARRUTIA
Udal Taldea |
Partaide kopurua |
Partaideen izen-abizenak |
ARRASATEKO EAJ-PNV |
4 |
|
EH BILDU |
3 |
|
SOCIALISTAS VASCOS-EUSKAL SOZIALISTAK |
2 |
|
ELKARREKIN ARRASATE |
1 |
|
- URIBARRIKO BARRUTIA
Udal Taldea |
Partaide kopurua |
Partaideen izen-abizenak |
EH BILDU |
5 |
|
ARRASATEKO EAJ-PNV |
4 |
|
SOCIALISTAS VASCOS-EUSKAL SOZIALISTAK |
1 |
|
ELKARREKIN ARRASATE |
0 |
|
BASERRI AUZOETAKO ALKATEAK
- MEATZERREKA
- MUSAKOLA
- SAN ANDRES
- UDALA
- GESALIBAR
- GARAGARTZA
- BEDOÑA