Moxal edo txikoen hazkuntza sustatzen
Duela 30 urtera arte Arrasaten eta inguruan ehunka moxal edo txiko hazten ziren. Batez ere Anboto-Tellamendi eta Udalatx tarte horretan behor talde ugari izaten zen. Â Arrasaten bertan bazen moxal okela saltzen zuen harategi bat, oso ezaguna, Iturriotz kalekoa. Horrek guztiak esan gura du garai batean hemen moxal ugari zegoela, eta Arrasaten bazela moxal okela jateko ohitura.
Gaur egun, aldiz, ia ez dago moxal hazkuntzarik Arrasaten. Eta hemengo moxal okela Frantziara eta Italiara saltzen dute.
Arrasateko Udalak herrian moxal edo txikoen hazkuntza indartu gura du eta herritarrak animatzea osasuntsua, prezio onekoa eta hemengoa den okela probatzera.