Lehenengoa

Balore sozial eta ekonomiko batzuk oinarri, arrasatear guztion artean gero hobe bat harilkatu gura dugu. Horixe da “Arrasate geroa ganoraz” herri markak adierazten duena.

banner_nagusia

Etorkizuneko Arrasate sostengarria izatea lortu dezakegu, herritar guztien eskubideak eta ongizatea bermatuta egotea, euskaraz bizitzea, Arrasateko ekonomia indartsua izatea, denok errespetuz eta berdintasunez jokatzea, Arrasatear guztien parte hartzean oinarritutako Udal politika egitea, geure historia berreskuratzea, herriko ondarea balorean jartzea, lehen sektorea sustatzea…

Hain zuzen, norabide horretan egiten du lan Arrasateko Udalak eta erronka horiek Udalarenak ez ezik, Herriarenak ere izan daitezen nahi du. “Arrasate geroa ganoraz” herri markak dioen bezala, Arrasatek bere etorkizuna ganoraz edo fundamentuz landu behar du. Eta fundamentuz esaten dugunean da denok jarrera aktiboa izan behar dugula, adibidez, kontsumo arduratsua eginez, birziklatuz, bertoko merkataritza bultzatuz, euskaraz mintzatuz, baserritarren etorkizuna zainduz, elkartasunez eta elkarlanez... Jarrera hori izango litzateke Arrasate herri moduan definituko lukeena eta, hain zuzen, herri marka honek adierazten duena.