BAZen xedea eta zerbitzuak
Xedea
BAZ - Arrasateko Udalaren Biztanleen Arreta Zerbitzua leihatila bakarra da, eta hiru eratan ematen du zerbitzua: telefonoz, online eta bulegoan bertan. BAZen funtsezko xedea da:
- A) Herriaren informazio orokorra ematea eta, berariaz, udalarena eta udal zerbitzuena.
- B) Herritarrarekin zuzenean lotura duten udal administrazioko tramiteak egitea.
Bulegoak ematen dituen zerbitzuak
Informazioa:
- UDALARI BURUZ
- Udal zerbitzuak eta udal tramiteak.
- Espedienteen tramitazio egoera.
- Udaletik kanpoko zerbitzuak, entitateak eta tramiteak: garraio publikoa, guardiako farmaziak, argitalpenak, eskuliburuak…
- Beste administrazio batzuen tramiteak:
- NANa, Eusko Jaurlaritzako dirulaguntzak, izatezko bikoteak, errotze txostenak…
Berehalako zerbitzuak:
- ERREGISTROA
- Udalarentzat diren agirien erregistroa.
- Eusko Jaurlaritzarentzat eta Gipuzkoako Foru Aldundiarentzat diren agirien erregistroa.
- Udal sailentzat diren agiriak hartzea.
- Erroldatze edo bizikidetza agiriak.
- Agiriak konpultsatzea.
- Alta ematea biztanleen udal erroldan (jaiotzak).
- Ezkontza zibilerako gela erreserbatzea.
- Udal jakinarazpenak entregatzea.
- Familia ugariaren titulua.
- Bizi eta bizileku agiriak.
- Agerraldiak.
- Hautesle Erroldan kontsultak eta erreklamazioak egitea.
- Obra txikiak.
- Lurzoru publikoa okupatzea: obrak.
- Ibi plakak jasotzea eta autolikidazioa egitea.
- Isunak kobratzea.
- Oinezkoentzako gunera sartzeko txartelak egitea.
- Ibiltariei autobus txartelak ematea.
- Udal ordainagiriak txartelaz kobratzea.
- Ur zerbitzuko abonatuen titular aldaketa.
- Banku helbideratzeak.
- Ordainagiriak eta ordain frogagiriak kopiatzea.
- Ur irakurketak hartzea.
- Gainbalioaren gaineko zerga kalkulatzea.
- Zerga datuak aldatzea.
- Ibilgailuen gaineko zergetan alta ematea.
- Autolikidazioak: bide publikoa okupatzea, obra txikiak, planoak, konpultsak.
- Arriskutsuak izan daitezkeen animalien karneta.
- Hilerriarekin lotuta dauden tramiteak: errausketa, panteoia, nitxoa, hezurtegia,…
- Informazioa, jarraibideak, inprimakiak.
- Hartzea eta sailera bidaltzea.
- Udal teknikariekin aurrez eskatutako hitzorduak kudeatzea.
- Entregatzea eta berreskuratzea.
- Udal espedienteen, akordioen eta egintzen ziurtagirien kopiak egitea.
- Informazioa eman, inprimakiak egin eta eskabideak bidaltzea.
- Kale izendegia, autobus ordutegia, kultura programazioa, olio ontziak…