Udalako Ingurumen Eskolaren xedea eta zerbitzuak
Xedea
Udalako Ingurumen Eskola Arrasateko Udalak kudeatzen du, eta 1991. urteaz geroztik dihardu lanean helburu nagusi batekin: etorkizun justu, osasuntsu eta jasangarri bat eraikitzea.
Horretarako, ingurumena ezagutzen laguntzen diegu Arrasateko eta beste herri batzuetako ikasleei, naturarekiko jarrera positiboak bultzatzen eta konponbideak erakusten ingurumen arazoez jabetzeko.
Gure eskola dago Udala auzoan, Udalatx mendiaren magalean, naturaz inguratuta, eta, aldi berean, Arrasatetik oso gertu.
Ardatz ditugu ekimen nagusi hauek:
- Eskolako Agenda 21
- Ikasle taldeekin egonaldiak
- Hondakinen kanpaina
Betiere, ekintza askotan hartzen dugu parte ingurumen programak antolatu, diseinatu eta eskaintzen.
Ematen ditugun zerbitzuak
Ikasleei zuzendutakoak:
- Eskolako Agenda 21 proiektua:
- Saioak eskoletan
- Ibilaldiak Arrasaten
- Egonaldiak Ingurumen Eskolan
- Foroak ikastetxeen artean
- Parte hartu udaleko osoko bilkuran
- Hondakinen kanpaina Debagoieneko Mankomunitatearekin elkarlanean:
- Saioak eskualdeko eskoletan LHko 3. zikloan eta DBHko 1. zikloan
- Egonaldiak Ingurumen Eskolan
- Horma-irudi eta lelo lehiaketa
- Egonaldiak Udalako Ingurumen Eskolan:
- Gai asko lantzen dugu: basoko bioaniztasuna, ura, hondakinak, artadia, energia, kontsumoa, erreka …
- Egun bateko egonaldiak edo gehiagokoak
- Hainbat ekintza antolatzea Ingurumen sailarekin eta beste udal sailekin elkarlanean:
- Eskolara oinez, zuhaitz eguna, haurren kontseilua …
Beste herritarrei zuzendutakoak:
- Ikastetxeak ez diren talde antolatuei aukera ematea Udalako Ingurumen Eskola erabiltzeko.
- Maileguan uztea Udalako Ingurumen Eskolaren material didaktikoa edo bestelako materialak.