Udalako Ingurumen Eskolaren konpromisoak
1. Konpromisoa
Gure zerbitzuak erabiltzeko, herriko ikastetxeek lehentasuna izango dute.
Zelan neurtzen dugun
Udalako Ingurumen Eskolako zerbitzuak eskatu eta erabili barik geratu diren herriko ikastetxeen ehunekoa.
2. Konpromisoa
Konpromisoa hartzen dugu ikasleen ahotsa entzuteko eta haien iritzia jasotzeko.
Zelan neurtzen dugun
Kontuan hartzen dugu zenbat iritzi jaso diren saioak amaitzerakoan eta zenbat idatzi diren Bisita Liburuan.
3. Konpromisoa
Ikastetxeekin aurretiaz adostutako saio guztiak emango ditugu, nahiz eta finkatutako egunetan aldaketak eman.
Zelan neurtzen dugun
Ikasturtean adostutako eta egindako saioen kopurua alderatuta.
4. Konpromisoa
Kexei eta iradokizunei erantzutea gehienez 10 egun balioduneko epean.
Zelan neurtzen dugun
Epe barruan erantzuten diren kexen eta iradokizunen ehunekoa.
5. Konpromisoa
Udalako Ingurumen Eskolako langileok modu egokian egingo dugu lan, eta erabiltzaileekin tratu atsegina erakutsiko dugu.
Zelan neurtzen dugun
Galdeketan erabiltzaileek eskolako langileen lanari buruz zer iritzi ematen duten, eta kexarik ez aurkeztea horri buruz.
6. Konpromisoa
Udalako Ingurumen Eskolako egonaldiak izango dira ikasleen mailari eta adinari egokituak, baita erabiliko den materiala ere.
Zelan neurtzen dugun
Gai honi buruz kexarik ez jasotzea, eta galdeketan erabiltzaileek zer gogobetetze maila erakusten duten.
7. Konpromisoa
Eskolako Agenda 21eko hezkuntza programa diseinatu eta garatuko dugu, betiere ikastetxeek urtero aukeratzen duten gaiarekin lotuta.
Zelan neurtzen dugun
Ikasturtean zenbat saio egiten ditugun Eskolako Agenda 21ean.