Udal biblioteka. Eskubideak, betebeharrak eta araudia.
Udal bibliotekako erabiltzaileen eskubideak
- Zerbitzua erabiltzea inolako diskriminazio barik.
- Bazkide txartela edukitzea, zeinak Euskadiko Irakurketa Publikoko Sareko biblioteka guztietarako balio baitu.
- Proposamenak eta kexak aurkeztea.
- Datu pertsonalen pribatutasuna bermatuta izatea, indarrean dagoen legediarekin bat etorrita.
Udal bibliotekako erabiltzaileen betebeharrak
- Errespetuz tratatzea erabiltzaileak eta bibliotekako langileak, eta azken hauen jarraibideei kasu egitea.
- Ekipamendua eta funtsa zaintzea.
- Maileguan eramandakoa galdu edo hondatuz gero, berria erostea.
- Bazkide txartela ekartzea mailegu zerbitzua erabiltzeko.
- Mailegu epeak errespetatzea.
- Benetako datuak ematea eta gaurkotuta mantentzea.
Aplikatu daitekeen legezko araudia
Orokorra
- 11/2007 Legea, urriaren 26koa, Euskadiko Liburutegiei buruzkoa.
- 6/2019 Legea, maiatzaren 9koa, Euskal Kultura Ondarearena.
- 12/2017 Errege Lege Dekretua, uztailaren 3koa, Jabetza Intelektualaren Legearena.
- 3/2018 Lege Organikoa, abenduaren 5ekoa, Datu Pertsonalak Babestekoa eta Eskubide Digitalak Bermatzekoa.
- 1/2013 Legea, Bizialdi Osoko Ikaskuntzari buruzkoa.
Araudia
- Euskadiko Irakurketa Publikoko Sarea.
Bestelakoak
- Nazio Batuen Erakundearen Garapen Iraunkorrerako 2030 Agenda.